Etiquetas

martes, 13 de septiembre de 2011

HEMEN GAUDE, BERRIRO

Kaixo lagunak, iraila heldu da eta hemen gaude berriro pilak kargatuta eta gogo handiz gauza pilo egiteko.
Ikasturte honetan irakasle aldaketa dugu, Aratz galdu eta Hugo irabazi. Beste aldetik Irene, Jonathan eta Itzal bigarren ziklora pasatu dira eta Xabier eta Aritz Martinez gurera etorri dira.
Eta...beti bezala ospakizun batekin hasi gara, kasu honetan Aliciaren urtebetetzea. Aliciak gazta tarta egin zuen eta hemen txokolate egin genuen. Gero, Gela Egonkorrekoak gonbidatu genituen eta primeran pasatu genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario